Diario Vasco

Helduentzako euskarazko Irakurketa Taldeak asteartean du hitzordua

Helduentzako euskarazko Irakurketa Taldea datorren asteartean, hilak 25, elkartuko da, Manuel Lekuona bibliotekan. Goiatz Labandibar idazleak dinamizatzen duen taldea Joxemari Iturralderen 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' nobela irakurrita joango da eta haren inguruan hitz egingo dute taldekideek arratseko 20:00etan.

Euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin hizketatzeko, gozatzeko sortu zen duela bi urte Irakurketa Taldea, Oiartzunen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate