Diario Vasco

Bihar, XXXVIII. Ibilaldi Neurtua Bizardia elkartearen eskutik

Bizardia elkarteko kideek aurkeztu dute aurtengo ibilaldi neurtua.
Bizardia elkarteko kideek aurkeztu dute aurtengo ibilaldi neurtua.

Gurutzeko Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiar-tzungo XXXVIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du biharko, hilak 23, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost ordu eta erdiko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga mendizaleek.

Irteeran izan nahi dutenek, igande horretan bertan eman behar dute izena. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean aterako da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Aurtengoan Elizalde auzotik abiatu eta Lezo aldera joko dute handik Jaizkibel mendia zeharkatzera.

Hortaz, Urkabe, Arizabalo, Agerre, Pattitturri, Amezti, Elortegi, Torrea, Allerru, Iskulin, Santa Barbara, Alarguntza, Gaintzurizketa, Erain, Arkale eta Bunkerra izeneko parajeak igaro eta Gurutze auzoan amaituko dute.

Bidean zehar zenbait tokitan fruta eta ura jarriko dituzte mendizaleak indarberritzeko eta elkartean bertan salda beroa eta pintxoak izango dira, amaieran.

Dagoeneko dena prest dute Bizardia elkarteko kideek parte hartuko duten lagunek mendi ibilaldi bikainez goza dezaten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate