Diario Vasco

Lartaun Txistulari Taldearen bi emanaldi igandean

Igandean zita Lartaun Txistulari Taldearekin.
Igandean zita Lartaun Txistulari Taldearekin. / GOIZARIN

Datorren igandean, hilak 23, bi emanaldi egingo ditu Oiartzungo Lartaun Txistulari Taldeak. Lehendabiziko saioa goizean izango da, 09:00etan aterako da taldea eta Elizaldeko kaleetan zehar ibiliko da diana edo goiz erestia jotzen duelarik.

Bigarren saioa, berriz, eguerdian izango da. Helta-ko Muxiko taldeko dantzariek bere hilabeteko saioa egingo dute, Lartaun Txistulari Taldeak zuzeneko musikaz alaituta.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate