Borrar

KZgunean ikastaro ezberdinak, maiatzean

GOIZARIN

Viernes, 21 de abril 2017, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo KZguneak jakitera eman du zeintzuk izango diren datorren hilabeterako antolatu dituzten ikastaroak. Bost multzotan banatu dituzte formazio saioak: Oinarrizko internet, Irudia, Sare sozialak 2.0, Google Apps eta urruneko formazioa.

Lehen multzoari dagokionez, bi ikastaro jarriko dituzte martxan: 'Informatika lainoan', 4 ordukoa (euskaraz). Maiatzaren 3-4an izango da ikastaroa, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 'Erosketa seguruak Interneten' ikastaroa da bigarrena. 4 orduko ikastaroa (euskaraz) maiatzaren 17-18an izango da.

Bigarren multzoan, 'Argazki ukitua GIMP bidez' 16 orduko ikastaroa maiatzaren 18tik 29ra izango da, 18:00etatik 20:00etara, euskaraz. Hirugarren multzoan, 'Sare sozialak' 16 orduko ikastaroa maiatzaren 3tik 12ra izango da, 18:00etatik 20:00etara, euskaraz. Laugarren multzoan, 'Youtube, bideoak ikustea baino gehiago' 4 orduko ikastaroa maiatzaren 15-16an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, euskaraz.

Azkenik, urruneko formazioari dagokionez bost ikastaro iragarri dituzte: 'Norbere aplikaziorako Google aplikazioak', maiatzaren 2tik 31ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; 'Marka pertsonala Linkedin, maiatzaren 2tik 17ra; 'Argazki ukitua GIMP bidez' maiatzaren 2tik 17ra; 'Wordpress: zure webgunea sortu' maiatzaren 15etik 31ra; 'Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez' maiatzaren 15etik 31ra. Azken multzoko ikastaro guztiak gaztelaniaz izango dira.

Informazio gehiago Oiartzungo KZgunean (Madalensoro plaza, 1) edo 943 023 670 telefono zenbakian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios