Diario Vasco

Arditurriko meategia ezagutzeko eskaintza berezia izango da bihar

Trenez inguratu daiteke bihar Arditurriko meategiko sekretuak ezagutzera.
Trenez inguratu daiteke bihar Arditurriko meategiko sekretuak ezagutzera. / GOIZARIN
  • Trena eta meategira bisita gidatuak prezio berezian Aiako Harriaren erraiak ezagutzeko

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Arditurriko Meatze Gunea Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun Arditurriko Bidegorria bilakatua.

Lur azpian, berriz, gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Duela 2.000 urte ezkeroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da, Real Compañía Asturiana de Minas delakoak 1984ean meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik, hain zuzen.

Bi gune bisitatzeko

Arditurriko parajean Interpretazio Zentroa bisita daiteke, hasteko. Garai batean meategiko laborategia izan zen eraikinean kokatuta, meazuloan barrena sartu aurretik bisitariak Aiako Harria Parke Naturaleko historia ezagutzeko aukera izango du Interpretazio Zentroan.

Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harrera gunea eta Aiako Harria Parke Naturaleko ondasun, kultura eta natura aberastasunak arin eta era didaktikoan azaltzen dituzten panelak eta pantaila taktilak aurki daitezke; bigarren solairua Arditurriko meatzari iraganaren inguruko informazio anitza eskaintzen duten euskarri modernoek osatzen dute. Hemen, bisitariak Arditurriko paisaia, meatze-lanak eta inguruko herrietako gizartea eta kultura nolakoak ziren ezagutu ahal izango du. Bestetik, meazuloak ezagutu daitezke, beti ere bisita gidatuaren bidez. Honako ordutegiak hartu behar dira kontuan: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; azkenik, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Bihar, eskaintza berezia

Bihar, larunbata, eskaintza berezia izango dute bisitariek: trena eta meategira bisita gidatuak prezio berezian. Hiru eskaintza bereiziko dira: trena eta oinarrizko bisita 5 eurotan; trena eta oinarrizko bisita (5 urte baino gutxiago dutenentzat), 3 eurotan; trena eta sakoneko bisita, 7 eurotan.

Trenaren irteera ordutegia Pagoaldetik Arditurrira 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango da; Arditurritik Pagoaldera, berriz, 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean.

Azkenik, meategiko bisiten ordutegia hauxe izango da: 10:30ean, sakoneko bisita; 10:45ean, oinarrizko bisita; 11:30ean, sakoneko bisita; 11:45ean, oinarrizko bisita; 12:30ean, sakoneko bisita; 12:45ean, oinarrizko bisita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate