Borrar

Abaraxkako lagunak azken txanpan murgilduko dira

GOIZARIN

Viernes, 21 de abril 2017, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, Abaraxka udal ludotekako lagunek eskaintza berezia egin dute aurten ere. Makina bat ekintza egin ondoren, azken txanpan sartu dira herriko haur eta gaztetxoak. Izan ere, bi ekimen dituzte dagoeneko opor hauei agur esan aurretik.

Gaur, liburu eta ipuinekin gozatuko dute neska-mutilek. Arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira Abaraxka ludotekan bertan eta liburuak ekarri eta trukatuz gozatuko dute paperezko ametsekin.

Eta aurtengo eskaintza bereziari agur esateko, hau da, azken saioa bihar izango da. Ihurritako Labore elkartearen egoitzan bilduko dira arratsaldeko 16:30ean, familia giroan. «Arratsalde pasa osasuntsu eta dibertigarria izango da», adierazi dute Abaraxkako lagunek. Izan ere, han auzolanean merienda egingo dute, ipuinak kontatu...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios