Borrar
Donostian hondartzan ibiltzeko aukera izan zuten ikasleek.
Haurtzaro ikastola eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa elkartrukean

Haurtzaro ikastola eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa elkartrukean

GOIZARIN

Domingo, 9 de abril 2017, 01:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiru egunez Behe Nafarroako Larzabalgo Manex Erdozaintzi kolegioko 45 ikasle Oiartzunen izan dira Haurtzaro Ikastolako DBH 1. mailako ikasleekin hitzartuta daukaten elkartrukea gauzatzeko.

Euskal Herriko mugaz bi aldeetako ikastolen arteko harremanak lantzeko helburu duen ekimenak arrakasta izan du eta bi taldeek elkarrekin oso egitarau oparoa burutu dute. Asteazkenean, esate baterako, herria erakutsi eta elkarrekin bazkaldu ondoren arratsaldean euskal jokoekin eta Zo-zongo taldeko Hodei Astibiak gidatutako perkusio tailerrarekin gozatu zuten. Ostegunean, Pasaia Donibanera joan ziren oinez eta Pasaiako txalupa hartuta San Pedrora igaro eta Albaolako museoa bisitatu zuten. Arratsalde partean, Donostiara joan ziren eta hondartzan ibiltzeko parada izan zuten. Azkenik, ostiralean Arditurriko meategia ezagutu zuten, bertara joateko trena hartuta.

Ekainean bueltakoa

Haurtzaroko gaztetxoak ekainaren 19an joango dira Behe-Nafarroara hiru egun pasatzera, elkartrukeari segida emateko. Besteak beste, Donibane Garazi, Santa Engrazi, Kakueta eta Otsozelaia harpeak bisitatuko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios