Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskara, herrigintza, parte-hartzea, hezkidetza, elkartasuna eta sormena izango dira udalekuen oinarriak.
Udaleku irekietan izen-emateko  epea astelehenean zabalduko da

Udaleku irekietan izen-emateko epea astelehenean zabalduko da

Abaraxka Udal Ludotekak 3 urtetik 12 urte bitarteko haurrentzako eskaintza egin du

GOIZARIN

Viernes, 24 de marzo 2017, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko da datorren astelehenean, hilak 27. Apirilaren 7a izango da haurrak apuntatzeko azkeneko eguna. Hortaz, antolatzaileek ez dute onartuko epez kanpo aurkezten den eskaerarik. Izen-ematea Mendiburu kaleko 5. zenbakiko bulegoan egin beharko da (lehen Atez ateko Informazio Bulegoa zena), astelehenetik ostiralera 08:30etik 11:30era edo 16:30etik 18:30era.

«Udaleku irekiak uztailean izango dira, bi txandatan banatua: uztailaren 3tik 14ra lehenengoa eta 17tik 28ra bigarrena. Haurrek txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera izango dute», argitu dute Abaraxkako kideek.

Kuotak

Hamabostaldi bakarreko kuota 36 euro izango da. Autobus zerbitzuarekin, 49 euro. Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute, %25eko deskontua izango du bakoitzak: 27,25 euro hamabostaldia, 37 euro autobus zerbitzuarekin.

Hilabete osoko kuota, berriz, 72 euro izango da, 98 euro autobus zerbitzuarekin. Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute, %25eko deskontua izango dute: 54,50 euro hilabeteko kuota eta 74 euro autobus zerbitzuarekin.

Izen-emateko baldintzak

«Oiartzungo Udaleku irekietan HH 1. mailatik LH 6. maila arteko haurrek parte hartu dezakete. Oiartzuarrak -bertan erroldatuak- edota Oiar-tzungo ikastetxeren bateko (Elizalde Herri Eskola edo Haurtzaro Ikastola) ikasle behar dute izan», gaineratu dute. Izena emateko orduan, gizarte segurantza txartelaren kopia, izen-emate orria eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Ordainketak Euskadiko Kutxako ES66-3035 0126 64 1260048216 kontu korrontean egin beharko dira.

Baldintzak

Udaleku irekien filosofia eta oinarriak euskara, herrigintza, parte-hartzea, hezkidetza, elkartasuna eta sormena dira. Abaraxkako kideek aditzera eman dute udalekuen aurretik bi bilera egingo direla. Bat haurrekin, udalekuetarako dituzten nahiak jasotzeko (maiatzaren 19an, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan) eta bestea gurasoekin, udalekuen inguruko informazioa praktikoa eman eta zalantzak argitzeko (ekainaren 15ean, pleno aretoan).

Informazio gehiago: abaraxka.oiartzun@gmail.com edo 685 323 040 telefonoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios