Diario Vasco

Haurtzaro Ikastolako hiru ikaslek aurtengo Azkue saria irabazi dute

Gargallo, Arrizabalaga eta Telletxea ikasleak.
Gargallo, Arrizabalaga eta Telletxea ikasleak. / GOIZARIN
  • Libe Gargallo, Anne Arrizabalaga eta Lohizune Telletxea ikasleak dira sarituak

Hilaren 22an banatuko dira aurtengo Azkue sariak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. BBK Fundazioak eta Akademiak elkarlanean antolatzen dituzte urtero Azkue Literatur sariak, 11 urtetik 18ra bitarteko gazteen artean euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko xedearekin.

Aurtengo sarituen artean hiru oiartzuar daude: Haurtzaro Ikastolako DBHko 2. mailako bi ikasle, Libe Gargallo 'Itsaso' poesiarekin (2. saria) eta Lohizune Telletexea 'Paradisuan bihotz erdia falta' ipuinarekin (1. saria) ; eta DBH 3. Mailako Anne Arrizabalaga, 'Nahi nuke, behar nuke' poesiarekin (1. saria). Genero literario bakoitzean hiruna sari emango ditu Euskaltzaidiak, 180 eta 300 euro bitartekoak.

Ez da lehenengo aldia, ez da lehenengo saria Haurtzaro ikastolako ikasleentzat. Hainbat urtetan irabazi baitituzte ikastolako idazle gazteek Euskal Herri mailako literatura sariak. Arlo honetan, eguneroko lanean zintzo eta temati saiatzen diren seinale. Zorionik beroenak Libe, Lohizune eta Anneri batez ere eta ikastolari, bereziki idazteko zaletasuna sustatzen eta indartzen lanean ari diren irakasleei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate