Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Dantza saio polita eskaini zuten gaztetxo hauek.
Zirkorrika Abaraxka ludotekaren eskutik

Zirkorrika Abaraxka ludotekaren eskutik

GOIZARIN

Domingo, 26 de febrero 2017, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abaraxka ludotekak antolatuta, atzo Zirkuaren magia zabaldu zen herritik barrena. Eguraldi bikaina lagun, irudimenez, musikaz eta kolorez betetako giroa zen nagusi Doneztebe plazan.

Arratsaldeko 17:00etan hasi zen ikuskizuna. Lehendabizi, Korrika 20 irudikatu zuten lekukoa eskutan hartuta; kaskoko kale guztietan barrena zabaldu zuten euskararen aldeko aldarrika.

Gero, lekukoaren barrenean zegoen mezua irakurri zuten, euskara hauspotuz. Jarraian, Haurtzaro Malabarismo Taldearen ikuskizunarekin gozatu zuten bertako ikusleek. Slackline erakusketa ere ez zen falta atzokoan, Abaraxkako kideen eskutik. Oreka handiko lagunak direla erakutsi zuten, bai horixe!

Dantzari taldetxo batek ere egin zuen saio polita, abestia eta dan-tza uztartuz. Azkenik, jolas tresna ezberdinak zabaldu zituzten plazan, txikien gozamenerako. Txokolate gozoa hartu zuten denek amaieran.

Petra Lekuona egoitzan

Petra Lekuona zaharren egoitzara ere iritsi dira Inauteriak. Asteazkenean hasi ziren Inauteriak ospa-tzen, bingoa eta kantaldiarekin. Ostegun gizenean, merienda berezia egin zuten, txokolatea eta bizkotxoarekin. Ostiral mehean izan zuen jarraipenik festa giroak, zaharren egoitzan. Aitona-amonak mozorrotu egin ziren. Torradak ere jan zituzten eta Haurtzaro ikastolako guraso taldearen bisita jaso zuten eta haien ikuskizuna gustura aski ikusi zuten. Azkenik, datorren asteartean eskulanetan egin duten sardinaren ehortzea egingo dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios