Borrar
Haurtzaroko ikasle, irakasle eta gurasoek kolorez eta musikaz jantziko dituzte gaur herriko bazterrak.
Haurtzaro ikastola Inauteri  Festan murgilduko da gaur

Haurtzaro ikastola Inauteri Festan murgilduko da gaur

Goizez desfile alaia egingo dute eta arratsaldean, ikasle, irakasle eta gurasoen ekitaldi nagusia izango da

GOIZARIN

Viernes, 24 de febrero 2017, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den asteburuan Intxixuak, Basandreak eta Sorginak izan ziren herriko protagonista. Gaur, ostiral flakoa, urteroko Inaute festa ospatuko dute Haurtzaro Ikastolan. Haurtzaro ikastolakoek, ttikienetatik handienak arte, gurasoak ere tarteko, kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute herria eta ikastola ingurua. Goizeko 10:30ean hasiko da haien festa. Ordu horretan aterako dira ikastolatik, urteroko desfilea egiteko (Ikastola - Elorsoro - Belutene - Doneztebe Plaza - Ikastola). Gero, ikastolako jolasleku nagusian emango diote goizeko saioari amaiera. Mozorroak, desfileak, dantzak, torradak ez dira faltako, hortaz. Arratsaldez, 14:30ean emango zaio hasiera ekitaldi nagusiari, ikastolako anfiteatroan. Aurkezleen hitzari musika, dantza eta ironia fina erantsiko dizkiote ikasleek eta, horrela, jaialdia ikusleentzat atseginagoa izan dadin. Guraso eta inauteri zale guztiak gonbidaturik daude ikastolako inauterietara. Mozorrotzea ahaztu gabe, noski. Hemen dira inauteriak! «Inauteri! Inauteri! Mozorro bat, bi aurpegi».

Bihar, 'Zirkorrika'

Eta bihar, Abaraxka ludotekako kideek Zirko mundiala antolatuko dute, Korrikaren arrimuan. Malabaristak, pailazoak, korrikalariak, mimoak... denetik ikusiko dira herriko kaleetan.

Arratsaldeko 16:30ean jarri dute hitzordua eta gonbidapena luzatu dute: «etxean dituzuen jantziekin mozorrotu eta etorri gurekin arratsalde polita pasatzera».

Doneztebe plazan, emanaldi txiki bat egiteko asmoa dute ludotekako gaztetxoek. Txokolate gozoa jango dute amaieran. Mozorroa jantzi eta ez huts egin!

Petra Lekuona egoitzan ere

Petra Lekuona egoitzan, pasa den asteazkenean hasi ziren Inauteriak ospatzen. «Asteazkenean, bingoa eta kantaldia egin genuen. Atzo arratsaldean, merienda berezia ospatu genuen, txokolatea eta bizkotxoarekin», argitu du Maialen Mendibilek. Gaur, berriz, Haurtzaro ikastolako gurasoen dantzaldiaz gozatuko dute bertako egoiliarrek. Azkenik, datorren asteartean eskulanetan egin duten sardinaren ehortzea egingo dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios