Diario Vasco

Txarako eremu bat desjabetzeko balorazio ekonomikoa onartu du Udalak

Txara parkean, udako igerileku inguruan, nahitaez desjabetu behar den eremurako Udalaren balorazio ekonomikoa onartu zen herenegun aho batez, udaletxean egindako ezohiko udalba-tzarrean.

Izan ere, eremuaren jabeak, Orio Txoko Txiki SLk, bere estimazioa aurkeztu zion Udalari, «baina gaur egungo legedia bete gabe. Jabeak 2.749.000 eurotan estimatu du lurraren balioa. Udaleko eta kanpoko teknikoek, berriz, 46.079 eurotan estimatu dute landa-lur horren balioa», adierazi du Jexux Leonet alkateak. «2007a arte, lur-eremuen garapen espektatiben arabera kalkulatzen ziren lurren balioak. Europako zuzentarauak hori aldarazi zuen eta ordutik lur bakoitzaren balorazioaren eta egin diren inbertsioen arabera kalkulatzen da, eta kasu honetan, ez dute horrela egin», gaineratu du.

«Arau Subsidiarioetan sistema orokor gisa izendatua dago ELI-2ko eremu hori. Hori dela eta, jabeak desjabetzea eskatzeko eskubidea du eta hori aldarrikatu du», zehaztu dute udaletxetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate