Borrar

Perlak eta Northeagirres' taldeak gaur gauean, Pagoa Kafe Antzokian

GOIZARIN

Viernes, 17 de febrero 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur ostirala, gaueko 23:00etan hasita, kontzertu bikaina izango da Pagoa Kafe Antzokian, 'Perlak' eta 'Northeagirres' taldeekin.

'Perlak' taldea 2013. urte hasieran sortu zen, Zarautzen. Oihane Perlak (Eskander eta Kitkat Club), Patxi Perlak (Louise Michel eta Syrah), Ilargi Perlak (Screaming George & the Hustler, Steepers, Sugar Rave) eta Maite Perlak (Inconexia) osatzen dute taldea.

The Northagirres banda, berriz, 2012. urtean Urretxun sortu zen. Taldea, Iñigo Agirrebalzategik (The Hot Dogs, Mutürbeltz) bere aurreko proiektuetan lekurik ez zituzten kantak plazaratzeko asmoarekin elkartu zen. Neil Young, Tom Petty edota Rolling Stones-en eraginpeko rock & roll egiten dute, besteak beste. 2013. urtean argitaratu zuten lehen diskoa. 2015ean taldeak 2. diskoa kaleratu zuen: 'Down The'.

Sarrera 6 euroren truke eros daiteke Amazkar tabernan eta Elorsoro kiroldegian; online 5 eurotan eta Pagoan bertan, berriz, 8 euro ordaindu beharko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios