Borrar
Zo-zongo taldeko lagunekin, Burrunba entseiatzen!
Intxixuak eta sorginak gaur jaitsiko dira Aiako Harritik herriko plazara

Intxixuak eta sorginak gaur jaitsiko dira Aiako Harritik herriko plazara

Jantzi dezagun denok zaku mozorroa, eroso senti daitezen

GOIZARIN

Viernes, 17 de febrero 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Intxixuak eta sorginak Aiako Harrian bizi dira, bertako kobazuloetan, zelaietan, errekan. Urtean behin, ordea, herrira jaisten dira eta Udaletxea hartzen dute. Ostiraletik igandera bitarte, eurak dira herriko nagusiak.

Zortzi intxixu etortzen dira eta bakoitzak auzo bat ordezkatzen du. Intxixuekin batera, sorginak ere jaisten dira. Mendian bizi diren sorginak dira Legarretik beheiti jaisten direnak, zortzi, Intxixuak bezala. Behin herriko plazara iristen direnean, kaleko sorginekin elkartzen dira. Kaleko sorginak gure herriko baserrietan bizi diren sorginak dira, mendiko sorginak baino apainagoak, dotoreagoak.

Intxixuak zakarrak eta baldarrak dira, baina oso jentilak, bihotz onekoak. Ehiztari bikainak dira eta naturarekin elkarbizitzan bizi dira. Sorginak ere bihotz onekoak dira historia liburuetan eta abesti zaharretan kontrakoa esaten bada ere. Oso azkarrak dira eta jakintza handia daukate naturaren inguruan.

Aurten ere aukera edukiko dugu intxixuekin eta sorginekin asteburua pasatzeko. Gaur gauean, bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian. Hortik aurrera, herrian ibiliko dira. Larunbatean, auzoetan kuestazioan ibiltzen diren herritarrekin egongo dira.

Kuestazioan poxpolinez jantzi eta etxez etxe, baserriz baserri dantzan ibiltzen dira auzotarrak. Etxe atariak errazten dituzte izpiritu txarrak usatzeko eta eskean aritzen dira giro alaian.

Igandean ere herrian ibiliko dira Intxixuak eta sorginak, ilunabarrean Udaletxetik bandera kendu eta agur esaten diguten arte.

Gaurko egitaraua

Gaur, arratsaldeko 16:45ean lehertuko da festa. Beheko plazako biribilgunetik abiatuko da Burrunbaaa!, Ihoteei deia egiteko. Batukada moduan, Doneztebe plazara igoko dira haur, gazte nahiz helduak, giro bikaina jarriz herriko bazterretan. Plazan, gero, txokolate gozoa eskainiko dute, indarrak berreskuratzeko.

Horren ondoren, plazaren apainketari helduko zaio. Eta festak aurrera jarraituko du azeri eta sorgin dantzarekin 7etan. Ondoren, in-txixuek eta sorginek plaza hartuko dute eta auzoetako banderen igoera izango da. Gero, tabernaz taberna poteoa, denak zakuz jantzita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios