Diario Vasco

Hemeretzi hautagai daude Kirol Sarirako

Oiartzungo II. Kirol Sarirako proposamenak egiteko epea urtarrilaren amaieran zabaldu zuen Oiartzungo Udalak. «Epea aste honetan bukatu da, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie herriko kirolari, kirol elkarte eta eragileak hautagaitzarako aurkeztuz parte hartu duten guztiei», adierazi du Enekoitz Markos kirol zinego-tziak.

Izan ere, «guztira 197 lagunek parte hartu dute euren proposamena helarazteko», gaineratu du. Egin dituzten proposamenak kontuan hartuta, hemeretzi hautagai daude Kirol Sarirako: futbola, pilota, arrauna, atletismo, arte martzialak, txirrindulari- tza, saskibaloia, eskalada, kirol-kazetaritza eta abarretan dabiltzan eragile, talde eta norbanakoak dira.

Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluaren ardura izango da orain hautagaien artean aurtengo Kirol Saria nork merezi duen erabakitzea. Saria, Kirol Astearen baitan banatuko da, hau da, martxoaren 27ko astean eta orduan jakinaraziko da nori emango zaion.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate