Diario Vasco

Iaz jaiotakoentzat atsolorra prestatzeko bilera, etzi

2016an jaiotako haurrei ongietorria prestatzeko bilera izango da.
2016an jaiotako haurrei ongietorria prestatzeko bilera izango da.

Dagoeneko hasiak dira 2016an jaiotako haur oiartzuarren-tzat ongietorria prestatzen. Datorren ostegunean, hilak 16, bilduko dira laugarrenez udal ordezkariak eta jaioberrien gurasoak. Elkarlanean, 2017ko martxoaren 19an egingo den atsolorra antolatzen ari dira.

Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, udal areto nagusian eta 2016an guraso izan diren guztiak daude gonbidatuta.

«Atsolorra haur bat jaiotzen zenean egiten zen erritua da. Haurra jaio zen etxean emakumeen merienda bat antolatzen zen; bakoitzak zerbait eramaten zuen eta festa bat egiten zuten amaberriaren eta jaioberriaren omenez. Festaren helburua amari eta haurrari babesa adieraztea zen eta haiekiko konpromisoa har-tzea. Hartara, auzoak haur jaioberria aurrera ateratzeko konpromisoa har-tzen zuen. Eta konpromiso hori txalapartarekin sinatzen zen».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate