Diario Vasco

IV. Intxixu Trail lasterketan izena emateko epea zabalik dagoeneko

Girizia Mendi Lasterketa Taldeak pasa den astean ireki zuen IV. Intxixu Trail lasterketan izena emateko epea eta ekainaren 8a bitarte egongo da zabalik. Ekainaren 11n egingo da eta aurten ere bi ibilbide antolatuko dira: luzea eta motza. Luzeak 30 kilometro izango ditu eta Oiartzungo bailara zeharkatuko du tontorrez tontor. Kasu honetan, korrikalariek 22 euro ordaindu beharko dute (federatuen kasuan), bestela, 25 euro. Guztira 150 dorsal salduko dira.

Ibilbide motzak, 15,5 kilometroko luzera izango du. Korrikalariek 13 euro ordaindu beharko dute (federatuen kasuan), bestela, 16 euro. Guztira, 200 parte hartzaile ametituko dira ibilbide motzean.

Interesatuek Herri Krosaren webgunean sartu beharko dute izena emateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate