Diario Vasco

Korrikaren 20. edizioa antolatzeko bigarren bilera irekia, bihar

Korrikaren 20. edizioa antolatzeko bigarren hi-tzordua jarri dute Intxixu AEK-ko arduradunek. Bihar 17:00etan elkartuko dira Intxixu AEK euskaltegian (Fermiñene etxea Aialde kalea, 2. Solairua). Gogoratu martxoaren 30ean Bizkaiatik abiatuko dela Korrika 20, Otxandiotik hain zuzen ere, eta 10 egun geroago Iruñean amaituko dela, apirilaren 9an. Tartean, AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herria zeharkatuko du, 'BatZuk' lelopean. Oiartzungo bailarara apirilaren 4an, asteartean, iritsiko da eguerdiko 13:09an Errenteria-Oreretatik, Fanderiako biribilgunetik eta Gurutzetik Irunerantz 13:52ak aldera aterako da. Hortaz, honako auzoak zeharkatuko ditu aurten: Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar, Elizalde eta Gurutze.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate