Borrar
Cousillas, Mateo, Diaz de Mendibil eta Karlos Ibarguren. Behean, Irastorza, Otegi, Ibarguren eta Beloki.
Gipuzkoako Herriarteko txapelketan parte hartuko dute herriko bi taldek

Gipuzkoako Herriarteko txapelketan parte hartuko dute herriko bi taldek

Herrian kanporaketa bana jokatuko dute hilaren 24an eta martxoaren 3an

GOIZARIN

Jueves, 9 de febrero 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo bi taldek parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta bi taldeetako ordezkariek (Leire Beloki, Jon Diaz de Mendibil, Josu Ibarguren, Karlos Ibarguren, Jokin Irastorza, Iraitz Mateo eta Jon Otegi) aste honetatik aurrera jokatuko den Txapelketaren berri eman dute.

Hastera doan txapelketarako zorterik onena opa die bi taldeei Udalak. «Izan bedi Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa bertsolari eta bertsozaleek ongi pasatzeko aitzakia eta Oiartzungo bertsozaletasuna Gipuzkoan barrena zabaltzekoa», adierazi du Iosune Cousillas Kultura zinegotziak.

Martzelina eta Lexoti gogoan

Aste honetan hasiko da Txapelketa bi taldeentzako, etxetik kanpoko jardunaldietan. Jokatzen lehenak Lexotik taldekoak izango dira, datorren ostiralean (hilak 10), Azpeitian. Martzelina taldea egun bat beranduago estreinatuko da txapelketan, hilaren 11n, Oñatin.

Talde bakoitza bertsolariek, gai-jartzaileak, epaileak eta ordezkariak osatzen dute. Lexoti taldea dira Leire Beloki; Karlos Ibarguren; Jokin Irastorza; Ander Lizarralde; Mirari Martiarena eta Jon Otegi. Martzelina osatzen dutenak, berriz, Jon Diaz de Mendibil; Itziar Etxegia; Iker Goia; Josu Ibarguren; Jon Martin; Iraitz Mateo eta Juanito Mitxelena dira.

Herriko bi bertsolari gogora ekarriz eta omenduz aukeratu dituzte Herriarteko Txapelketarako izenak: Jose Luis Lekuona 'Lexoti' eta Galtzatako Martzelina Lopetegi.

Bertso-afaria eta saioa

Herrian, talde bakoitzak kanporaketa bana jokatuko du. Lehenengo saioa Martzelinak jokatuko du, Urretxu-Zumarragaren kontra, hilaren 24an (ostirala). Bertso-afaria izango da Girizia Elkartean (20:30ean). Sarrerak datorren ostegunetik (hilak 9) aurrera egongo dira salgai 15 eurotan, Makutxo tabernan eta Garmendi txokolategian.

Martxoaren 3an (ostirala), berriz, Lexoti taldeak Legazpi izango du kontrario Makutxo tabernan izango den bertso-saioan (23:00etan).

Oiartzuarrak herriko bertsolariak animatzera hurbiltzera gonbidatu nahi ditu Udalak, bai Giriziako bertso-afarira eta baita Makutxoko saiora ere. «Ziur, gainera, kanpoko kanporaketetan ere eskertuko lutekela oiartzuarren presentzia», gaineratu du Cousillasek.

Aukera hau baliatuz, «Oiartzungo Bertso Eskolak bertso-munduan urtetan herrian egin duen eta oraindik egiten ari den lana txalotu eta goraipatu nahi du Udalak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios