Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Nerea Abancens Napok partida bikaina egin zuen Espanyolen aurka.
Ohorezko Erregional taldeak Hondarribia hartuko du bihar Karla Lekuona zelaian

Ohorezko Erregional taldeak Hondarribia hartuko du bihar Karla Lekuona zelaian

Espanyol taldeari 0 eta 2 irabazita, txoratzen daude Gari Argoteren jokalariak

GOIZARIN

Viernes, 20 de enero 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ohorezko Erregional taldeak Hondarribia hartuko du bihar Karla Lekuona zelaian (15:30ean), 2017ko etxeko lehen partidan. Norgehiagoka horretan OKE-ren jokalariek azken partidak utzitako zapore mikatza ahaztu eta garaipenaren arrastora itzuli nahiko dute, izan ere aurreko larunbatean 1-0 galdu baitzuten eskualdeko derbian Touring-en aurka, Fanderian.

Lehenengo itzulia amaitu berri denean, oiartzuarrak hamaikagarren koskan daude, 23 punturekin. Hondarribiarrak, berriz, sailkapeneko atzeko muturrean daude, 13 punturekin. Pasa den asteburuan Hernaniren aurka galdu egin zuten, 2-0. Hortaz, lan xamurra dirudi biharkoa Txema Fraileren jokalarientzat.

Espanyol taldeari 0-2 irabazi

Txoratzen daude Gari Argoteren jokalariak pasa den igandean Espanyol taldeari 0-2 irabazi ostean, Dani Jarque zelaian (Bartzelona). Garaipena behar zuten oiartzuarrek, sartuta zeuden zulotik ateratzen hasteko eta lortu zuten, handiak moduan gainera. Hortaz, bikain hasi dute itzulerako

Aurkari zuzena zuten aurrez aurre Gari Argoteren jokalariek eta presiopean hasi ziren jokoan, oso urduri. Katalanak ere ez zeuden lasai eta ez zen joko onik ikusi lehen minutuetan. Gero, etxeko jokalariak hasi ziren jokoan asmatzen eta Oiartzun taldeko Oihana Aldai atezainak izugarrizko lana egin behar izan zuen haien erasoak mozteko. Bikain asmatu zuen igandean eta atsedenaldira markagailua mugitu gabe joan ziren.

Bigarren zatian, gauzak ez ziren gehiegi aldatu eta oiartzuarrek zailtasunak zituzten azken metroetan min emateko. Nolanahi ere, partidaren amaieran etorri zen oiartzuarren pizkundea. Joana Arranz lehendabizi eta Carol Gonzalez gero, merezitako bi tanto sartu zituzten Gari Argoteren jokalariek. Denboraldiko lehen garaipena eta etxetik kanpo. Horrek ere badu meritua.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Gari Argotek: Oihana, Ane, Napo, Silvia, Carol (María, 90. m.), Mugarza, Jone (Nerea, 74. m.), Irantzu (Eguzkiñe, 80. m.), Evelyn, Arranz eta Agoües (Sara, 65. m.).

Gauzak horrela, 8 puntu ditu orain Oiartzun taldeak eta bi puntura dauka salbazioa. Atsedena medio, asteburu honetan ez dute partidarik jokatuko oiartzuarrek; datorren igandean, hilak 29, Albacete hartuko du Karla Lekuonan. Gaztela-Mantxako taldea 13 punturekin dago, Athletic de Bilbaori 3-1 irabazi ostean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios