Diario Vasco

Haurtzaro ikastolak Ohiko Batzar Nagusia egin du

Batzar Nagusia, Haurtzaro Ikastolan.
Batzar Nagusia, Haurtzaro Ikastolan. / GOIZARIN
  • Gai zerrenda luze bezain mamitsuari ekin diote bertara hurbildu diren guraso eta langileek

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Urteko Batzar Nagusia egin zuten atzo Haurtzaro Ikastolan. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari ekin zioten bertara hurbildu ziren guraso eta langileek. Asier Bergaretxe Gezala Haurtzaroko lehendakariak egin zuen sarrerako agurra. Besteak beste, gogoratu zuen Ikastolaren 50. urteurrena dela aurtengo ikasturtea, «ospakizunez ez ezik berrikuntzez beterik datorrena». Ikastola euskara eta euskal kultura transmititzeko eta etorkizuneko oiartzuarrak hezteko sortu zela gogoratu zuen Bergaretxek saioan. «50 urte hauetan garai zailak pasa baditu ere, guztion lanari eta borondateari esker jakin izan dugu oztopoak gainditzen», gaineratu zuen. «Gaur egun, Haurtzaro Ikastola egonkorra eta emankorra da eta bere helburuei eta hezkuntza proiektuari atxikitutako komunitatea sendoa du», nabarmendu zuen.

Ildo estrategikoak zehaztuta

Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Errektoreak 50. urteurrena baliatu du hausnarketa egin eta datozen urteetarako ildo estrategikoak zehazteko. «Besteren artean, Ikastolaren komunikazioa hobetzeko beharra sumatu dugu», aitortu zuen lehendakariak atzo. «Marka esanguratsu bat sortu eta Ikastola zer den argi komunikatzeko, komunikazio-plana idatzi eta irizpide orokorrak zehaztu dira ikasturte honetan», azpimarratu zuen atzo. Bestalde, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, beste hainbat berrikuntzekin batera, Haur Hezkuntzako markoa landu du. «Lan horrek Haurtzaro Ikastolan ere eragingo du. Hortaz, eredu pedagogiko berria txertatuko dugu. Beraz, irakasleen formazioan ez ezik, espazioaren antolaketa ere eragingo du», nabarmendu zuen. «2016ko udan DBHrako 4 gela berri eta 'Liburu Txokoa' eraiki genituen. Datorren udan, berriz, Haur Hezkuntzako eremua berritzeko lanak egingo ditugu», aurreratu zuen Batzar Nagusian.

'KIVa ikastola gara'

Bestalde, bizikidetza proiektuetan pausu berriak emango dituztela zehaztu zuen lehendakariak. «KIVa ikastola gara dagoeneko. KIVa Finlandian garatutako jazarpen-prebentziorako programa eta tresna da», azaldu zuen. Hilabete honetan bertan Lehen Hezkuntzako geletan lanean hasiko direla azpimarratu zuen. «DBHko geletan ere urrats batzuk emango dira. Era berean, eskola-jazarpenaren aurkako programa berria gurasoei ere aurkeztuko zaie, datorren astean propio egingo diren bileretan».

Eskiatzera mendi taldearekin

Mendian elurra egitearekin batera animatu dira Haurtzaro Mendi Taldeko kideak eskiatzera joateko prestaketa lanetan. Izan ere, hezkuntza ez da geletara eta liburuetara mugatzen, ikastetxeko paretatik at ere gauza asko ikas daitezke: Euskal Herriko eta Aragoiko hainbat paraje ezagutu, naturarekiko errespetua eta miresmena landu, talde kohesioa eta elkarbizitza sustatu... Horixe egiten du Haurtzaro Mendi Taldeak urtean zehar antolatzen duen ibilaldietan. Dagoeneko aurtengo ikasturtean ibilaldi bat antolatu du eta arestian aipatu moduan, orain eskiatzera joateko asmotan dabiltza.

Hortaz, urtarrilaren 21-22ko asteburuan Somportera joango dira eskiatzera bertan parte hartu nahi duten Haurtzaroko ikasle eta gurasoekin.

Egitasmoa ondorengoa izango da: hilaren 21ean, larunbatean, goizeko 06:00etan ikastolako aparkalekuan elkartu; horren ondoren autobusa hartu eta abiatuko dira. Bi egunak emango dituzte iraupen-eskia praktikatzen eta igandean itzuliko dira iluntzeko 20:00etan. Berez eskiatzen jakitea ez da beharrezkoa, mailaren araberako taldeak osatuko baitituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate