Diario Vasco

Elizaldeko Guraso Eskolaren saioa datorren asteartean

Pasa den azaroan jarri zuten martxan Elizalde Herri Eskolako Guraso Eskola. Lehen bi saioak Haur Hezkuntzako gurasoentzat izan ziren, «Estuasunik gabeko eskolaratzea eta bana-tzea» izan zelarik aztertutako gaia. Gero, 6-7 urteko ikasleen gurasoen txanda izan zen eta 'Baloreak, arauak, mugak eta autonomia' izeneko gaiaz hausnartu zuten Arantxa Eskerra psikologoa eta familia eta bikoteen psikoterapeutarekin.

Urtarrilean izango du jarraipena Guraso Eskolak. Datorren asteartean, hilak 17, 8-9 urteko ikasleen gurasoekin aztertuko duten gaia «Komunikazioa eta haurrei eskaintzen diegun arretaren kalitatea eta denbora» izango da. Azkenik, urtarrilaren 31n eta otsailaren 7an 'Haur eta gurasoen emozioak: adimen emozionala eta autoestimua' izango dute hausnarketarako gaia. Saioak Eskolako hirugarren solairuan dagoen Mediatekan izango dira, arratsaldeko 16:45ean hasita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate