Borrar

Ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia Haurtzaro ikastolan, gaur arratsaldean

GOIZARIN

Viernes, 13 de enero 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldean Ohiko Batzar Nagusia egingo du Haurtzaro Ikastolak. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari ekingo diote bertara hurbiltzen diren guraso eta langileek, arratsaldeko 17:30ean. Saioan jorratuko dituzten gaiak hauexek izango dira: lehendakariaren agurra; bidezkoa bada, aurreko Batzarraren aktari onespena; Haurtzaro Ikastolako Estrategia Plana eta KEI egitasmoa; Gobernu eta Funtzionamendu egitura, Batzordeetako ordezkariak; Gobernu organoen urteko kudeaketa, egindakoa eta egitekoa; 2015-16 urteko kontuak eta 2016-17 ikasturtearen aurrekontuak; ikastolaren marka-komunikazio plana; Euskal Herriko Ikastolak, EHI azken berriak; Udalarekin harremanak; Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena, «Guztion artean»; Hezkuntza arloari dagokionez, 0-18 eskaintza, datuak eta egitasmoa; 2016-17 ikasturteko egitasmo berriak; euskara eta eleaniztasuna; eskola agenda 21 ikastolan; eskolaz kanpoko ekintzak; zerbitzuak; bizikidetza Ikastolan; galderak eta erantzunak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios