Diario Vasco

Gaur zortzi hasiko da maiatza arte iraungo duen film-zikloa

Josune Cousillas Kultura zinegotzia Zinegileak Kultur Elkarteko kideekin eta laguntzaileekin.
Josune Cousillas Kultura zinegotzia Zinegileak Kultur Elkarteko kideekin eta laguntzaileekin. / GOIZARIN
  • Zinegileak Elkarteak antolatu du Udalaren laguntzarekin; filmen egileekin hizketan aritzeko aukera izango da

Datozen hilabeteetan film-zikloa izango da Zinegileak Kultur Elkarteak antolatuta eta Udalak lagunduta. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Zinegileak Kultur Elkarteko antolatzaile eta lagun-tzaileekin batera honen berri eman du.

Lehenengo saioa datorren ostiralean (hilak 20) izango da: Xavier Artigas eta Xapo Ortegaren 'Ciutat morta' dokumentala ikusi eta egileekin solastuz hasiko da zikloa.

Maiatza bitartean, hilabetean behin film-emanaldia eta egileekin hizketan aritzeko aukera izango da herrian bertan. Saio guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira, ostiral ilunabarretan (19:00etan) eta dohainik.

Udalak zinemazaleak direnak eta jakinmina duen edonor egitarau interesgarri honetara gonbidatu nahi ditu. Era berean, Udalak Zinegileak Elkartearen lana eskertu du publikoki, bestela herrian eta inguruan ikustea hain erraza ez den lanak Oiartzunera hurbiltzeagatik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate