Diario Vasco

Oiartzun taldea bitan aurreratu bazen ere, ez zuen abantaila aprobetxatzen asmatu

Hamaikako hau zelairatu zuen Txema Frailek Karla Lekuona zelaian.
Hamaikako hau zelairatu zuen Txema Frailek Karla Lekuona zelaian. / GOIZARIN
  • Lehen itzuliko azken neurketan, 2 eta 2 berdindu zuen Zaragoza taldearen aurka, Pedro Sancho zelaian

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Pasa den igandean, Oiartzun taldeari denboraldiko aurreneko garaipenak ihes egin zion eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen Zaragozaren zelaian. Izan ere, Gari Argoteren jokalariak bitan aurreratu ziren markagailuan baina aragoiarrek neurketa orekatzen asmatu zuten eta 2-2 amaitu zen norgehiagoka.

Lehen zatian Oiartzun taldeak oso joko ona erakutsi zuen, denboraldiko onena, eta zelaian ongi kokatuta jokatu zuten Gari Argoteren jokalariek. Horren lekuko 22. minutuan Carol Gonzalez aurrelariak sartutako tantoa kontraeraso batean. Zaragozako jokalariak baloiaren jabe baziren ere, haien erasoak kamutsak ziren gehienetan eta atsedenaldira aurretik joan ziren oiar-tzuarrak.

Bigarren zatian, berriz, etxekoek aurreratuta jokatu zuten eta 9. minuturako lortu zuten neurketa berdintzea harrobiko Marta Cardonaren tantoari esker. Baina oiartzuarrek ez zuten etsi eta Errenteriako Ane Perez jokalariak lortu zuen berriro Oiartzun taldea aurreratzea buruz sartutako tantoa medio. Orduantxe Zaragozako defentsa batek, Minori Chibak, min hartu zuen, tibia eta perone hautsi zituen-eta. Hamabost minutuz partida etenda egon bazen ere, berriro ekin ziotenean Zaragozak izugarri erasotu zion Oiartzun taldeari eta saria jaso zuen 89. minutuan Paraguaiko Gloria Villamayorrek sartutako golari esker. Amaieran, 2-2 markagailuan eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan zen azkenean.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Gari Argotek: Oihana Aldai, Ane Pérez (Nerea Murua, 98. m.), Nerea Abancens, Joana Arranz, Silvia Ruiz, Carol González, Anne Mugarza, Jone Bilbo, Irantzu Ibarrola, Sara Olaizola (Maria, 90. m.) eta Evelyn Santos (Amaia Vázquez, 98. m.). Bosgarren puntua batuta, Oiar-tzun taldea azken aurreko koskara igo da eta bost puntura dauka igoera postua.

Datorren asteburuan konpromiso handiko neurketa izango du Spanyol taldearen aurka, Bartzelonako Dani Jarque zelaian. Katalanak 10 punturekin daude, pasa den igandean bilbotarren aurka 1-1 berdinduta.

2-1 irabazi du Ohorezkoak

Urte berria garaipenarekin estreinatu du Ohorezko Erregional taldeak, Karla Lekuona zelaian. Zaleen aurrean partida bikaina jokatu zuen pasa den larunbatean eta 2-1 nagusitu zen Aretxabaletaren aurka.

Neurketa hasi orduko, erasoan hasi ziren Txema Fraileren jokalariak eta hamaikagarren minuturako aurreratu zuten, Beñat Diezen tantoari esker. Nolanahi ere, etxekoen pozak oso gutxi iraun zuen, zortzi minutu ondoren berdindu baitzuen Aretxabaletak, Fernandezen gola medio. Baina garaipena zuen helburu Oiartzun taldeak eta jokoan jarraitu zuen atsedenaldira joateko garaian aurreratzea lortu baizuen, Eñaut Fernandezek penaltia gauzatu zuenean.

Bigarren zatian, gauzak ez ziren gehiegi aldatu: Oiartzun taldeak jarraitzen zuen neurketa goberna tzen. Baina partida amaitzeko 20 minutu falta zirela Marin jokalariaren kanporaketak, zaleen haserrerako, Aretxabaletako jokalariak aurrera-tzea ekarri zuen eta oiartzuarrak sufritzen hasi ziren. Bigarren berdinketa maisuki saihestu zuen Orokieta atezainak eta amaieran hiru puntuak etxean geratu ziren, jokalarien eta zaleen gozamenerako.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Txema Frailek: Orokieta, Beñat Diaz, Salazar, Loperena, Marin, Sistiaga (Dani, 78. m.), Eñaut, Garmendia, Mikel (Gonzalez, 53. m.), Iribarren (Artola, 81. m.) eta Manzisidor (Kevin, 70. m.).

Hamaikagarren koskan dago orain Oiartzun taldea, 23 punturekin. Hurrengo asteburuan lehen itzuliko azken partida jokatuko du Txema Fraileren taldeak, eskualdeko futbol derbia hain zuzen. Touring taldearen aurka jokatuko baitu, Fanderiako zelaian. Rotetaren jokalariak 10. postuan daude, 24 punturekin. Errenteriko taldeak husna berdindu zuen azken partidan, Hondarribiaren aurka.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate