Diario Vasco

'Ikastaro singularrak' hilaren amaieran jarriko dira martxan Oarsoaldean

Eskualdeko udalek artisautza, teknologia berrien eta energia sektoreak bultzatu nahi dituzte prestakuntza ikastaroen bidez. Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, «egitasmo singular» izenekoen baitan kokatzen diren hiru prestakuntza ikastaro berri jarriko dituzte martxan: 'Eraginkortasun energetiko orientatzailea', 'Artisautza sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa' eta 'Teknologia berrien sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa'.

Batetik, 'Eraginkortasun energetiko orientatzailea' izeneko ikastaroa jarriko da abian; helburua, ingurugiro arloan sentsibilizazioa duten langabetu nahiz okupatuei formazio espezifikoa ematea da. Formazio honek herritarrei energia eraginkortasunaren arloan sentsibilizatu eta orientatzeko gaitasunak emango dizkie. Ikastaro honek 212 orduko iraupena dauka.

Bestetik, 'Artisautza sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa' izeneko ikastaroari emango zaio hasiera; ikastaro honek artisautza konpetentziak dituzten pertsonei enpresen sortze eta kudeaketan trebatzea du helburu. Horrez gain, prestakuntza honen osagarri bezala, artisautza alorreko profesional baten laguntzarekin ikasle bakoitzak bere enpresa proiektua garatzeko aukera izango du. Ikastaro honek 480 orduko iraupena dauka.

Azkenik, 'Teknologia berrien sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa' izeneko ikastaroa izango zen ikastaro honek informazio eta komunikazio teknologia berrien inguruko konpetentziak dituzten pertsonei enpresen sortze eta kudeaketan trebatzea eskaintzen du. Kasu honetan ere, informazio eta komunikazio teknologia berrien alorreko profesional baten laguntzarekin ikasle bakoitzak bere enpresa proiektua garatzeko aukera izango du. Ikastaro honek 480 orduko iraupena dauka.

Ikastaro hauek guztiak urtarrilaren bukaeran jarriko dira martxan, eta prestakuntza teoriko-praktikoaren ondoren, ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.

Ikastaroren batean parte-hartu nahi duten lagunek Oarsoaldearekin harremanetan jarri daitezke 943 510 200 telefono zenbakian, olibet@oarsoaldea.eus korreo elektroniko bidez edo zuzenean Errenteriako Olibeteko bulegoetara joanez (Olibet 6, baxua. 20100 Errenteria).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate