Diario Vasco

'Euskararen paparazziak' argazki lehiaketan parte hartzeko epea ostiralean amaituko da

Oarsoaldeko lau udalek eta merkatarien elkarteek antolatutako 'Euskararen paparazziak' argazki lehiaketan parte hartzeko epea datorren ostiralean amaituko da, hilaren 13an. «Dagoeneko iritsi dira argazki mordo bat eskualde osokoak, baina oraindik ostirala arte parte hartzeko aukera dago», adierazi dute antolatzaileek.

Euskara eta merkataritza-ostalaritza uztartzen dituen argazki lehiaketan edonork parte har dezake. Argazkiak ondoko telefono zenbakira bidali behar dira whatsapp bidez: 608 170 384 edo emailez euskararenpaparazziak@gmail.com helbidera.

Aipatutako gaiak hobekien uztartzen dituen argazkiak 400 euroko saria irabaziko du eta bigarrenak 200 eurokoa. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ahal izango ditu lehiaketara.

Informazio gehiago nahi duenak www.oarsoarrak.eus helbidean ditu oinarriak Oiartzunen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen du merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzeko egitasmoa Udalarekin duen hitzarmenaren bitartez.

Gainera, irabazleek diru sariak Oarsoaldeko establezimenduetan erabili beharko dituztenez, horrek ere eskualdeko merkataritza eta ostalaritzari laguntza emango dio euskarari laguntzeaz batera.

Euskara sustatzeaz gain eskualdeko merkataritza eta ostalaritza indartzeko helburua ere badu lehiaketak. Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez antolatu dute lehiaketa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate