Borrar

Urrutira joan gabe, herriak eskaintzen dituen aukera paregabeak disfrutatzeko

Lurraren erraietara bidaia Arditurrin, herri musika entzun Soinuenean, Euskal Herriko geologia historiari buruz ikasi edo spa batean erlaxa daiteke

GOIZARIN

Sábado, 7 de enero 2017, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Neguan sarturik, zenbaitetan eguraldiak ez du gehiegi laguntzen. Hotza, euria... tartekatzen dira egun batean bai, baita hurrengoan ere. Horregatik, jarraian, etxean ez geratzeko eta denbora librea ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera batzuk ematen dizkizuegu: Lurraren erraitera bidaia, Arditurrin; herri musika entzun, Ergoien auzoko Soinuenean; Euskal Herriko geologia historia gertutik ezagutu, Ergoien auzoko Luberrin; spa batean erlaxatu, Elorsoro kiroldegian.

Euritakoa hartu eta Arditurriko bidegorrian barrena euripean ibiltzea gustuko dugun plana da. Ez baduzu busti nahi ordea kotxez heldu zaitezke Arditurriko Meatze Guneraino, Ergoien auzoan. Bertan, erromatarren garaitik ustiatu den meategi baten barruan sartu ahal izango gara, eta meazuloan egiten den bisita gidatuan erromatar garaiko arrastoak eta orain arte egin diren aurkikuntza arkeologikoak ikusiko ditugu. Meategi barruan temperatura beti egonkor mantetzen da eta ongi babestuak egongo gara euria egiten badu ere. Bisita Aiako Harri Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan hasten da eta ondoren meategi barruan jarraitzen du.

Oiartzungo Ergoien auzoan kokatua dagoen museo berezi honek herri musikako instrumentu bilduma handi bat dauka (1400 baino gehiago) eta baita mundu osoko jostailuak, horietako asko bitrinetan jarrita daude eta gainera audiogida bisitaren bidez entzun daitezke, edo, nahi izanez gero, aurrez hitzartutako bisita gidatuaren bidez. Horretaz gain, liburutegia, fonoteka eta argazki-artxibategia daukate instrumentu guztiak hobe ikertu ahal izateko eta baita instrumentuak egiteko eta konpontzeko tailerra ere.

Soinuenea eta Arditurri artean, museo honekin aurkituko gara. Luberri museo geologikoak bi gela tematiko ditu: Euskal Herriko geologia historiari buruzkoa lehena eta Oiartzungo bailara eta Aiako Harria Parke Naturalari buruzkoa bestea. Fosilen bitrinen artean eta panel informatiboei esker, gure geologiari buruz gehiago ikasi ahal izango dugu.

Oiartzun herriak eskaintzen dituen bisitak borobiltzeko ekar ezazu bainujantzia, txanoa, txankletak eta toalla Oiartzungo kiroldegian dagoen Elorsoro Spa Zentroan gozatzeko. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean hauek ditugu: pedilubioa, hidromasaje igerileku handia (kanpora ere atera zaitezke), eskoziar dutxa, terma, sauna, etab. Erlaxatzeko gunea eta osasunerako tratamendu oso egokia dugu hau.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios