Diario Vasco

OKEko Ohorezko Erregional taldeak Aretxabaleta hartuko du bihar Karla Lekuonan

Oiartzun taldeko Evelyn Santos jokoan.
Oiartzun taldeko Evelyn Santos jokoan. / GOIZARIN
  • Igandean, berriz, Gari Argoteren jokalariek 1. mailako partida jokatuko dute Zaragozaren aurka, Pedro Sancho estadioan

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

XGabonetako geldialdiaren ondoren, OKEko Ohorezko Erregional taldeak bihar ekingo dio lanari eta Aretxabaleta hartuko du Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 15:30ean. Txema Fraileren jokalariak sailkapenaren erdialdean daude, hamaikagarren koskan, 20 punturekin. Aretxabaleta, berriz, hirugarren postuan dago, 26 punturekin. Neurketa bizia ikusteko parada izango dute zaleek Ugaldetxon, azken partidetako joera aldatzeko premian oiartzuarrak garaipena lortzen saiatuko baitira.

Lehenengo itzulia amaitzeko bi neurketa falta direnean, Oiartzun taldea nahiko denboraldi orekatua egiten ari da aurten. Hamabost partida jokatuta, bost irabazi, bost berdindu eta bost galdu ditu. Larunbateko partidaren ondoren, eskualdeko derbia jokatuko dute Txema Fraileren jokalariek, Touring taldearen aurka hain zuzen, Fanderian. Errenteriako taldea bederatzigarren koskan dago egun, 23 punturekin.

Zaragozaren aurka, igandean

Espainiako Lehen Mailako lehen itzulia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean, Oiartzun taldeak Zaragozaren aurka jokatuko du datorren igandean, hilak 8, Pedro Sancho estadioan. Goizeko 12:00etan hasiko da partida eta Gari Argoteren jokalariak denboraldiko lehen garaipenaren bila aterako dira. Hori baita Oiartzun taldeak gaur egun behar duena: garaipena.

Ez da xamurra izaten ari aurtengo denboraldia Oiartzun taldearentzat. Maiatza amaieran esne mamitan zegoen Oiartzun taldea elite mailan jarraitzeko txartela eskuratuta. Baina, sasoi berria hastearekin batera gauzak okertzen hasi ziren. Lau berdinketa eta hamar porrot batu ditu Ugaldetxoko taldeak. Nolanahi ere, egia da hiru partida kenduta gainontzekoetan oso ongi lehiatu dela Oiartzun taldea. «Gol baten aldearekin galdu ditugu zazpi partida eta horixe zerbaiten seinale da», adierazi du Gari Argote entrenatzaileak.

Garaipenaren beharra

Urriaren erdialderako lau puntuak batuak zituen Oiartzun taldeak, etxean bi partida berdinduta (Oiartzun-Espanyol 0-0; Oiartzun-Sporting Huelva 1-1) eta beste bi etxetik kanpo (Tacuense-Oiartzun 3-3; Santa Teresa-Oiartzun 2-2). Geroztik, ordea, jokatutako lehia guztiak galdu ditu.

Iazko denboraldian, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaia gotorleku garrantzitsua izan zen Oiartzun taldearentzat. Hantxe erdietsi zituen denboraldi osoko sei garaipenak. Aurten, ordea, ezinean dabiltza Gari Argoteren jokalariak etxean, sailkapenaren hondotik atera ezinik. Urtea lau puntu eskasekin amaitu zuten. «Aurten oso garesti dago partidaren batean gailentzea. Hala ere, garaipena iritsiko den itxaropena daukagu», gaineratu du Argotek. Izan ere, Oiartzun taldearentzat etxeko puntuak hil ala bizikoak baitira. Hortaz, Zaragozan suspertzen hasi beharko du Gari Argoteren taldeak gero Karla Lekuona zelaian jokoa borobiltzeko.

Beste partidak

Bost partida jokatuko dira bihar Ugaldetxoko zelai artifizialean. Goizeko 09:30ean, Haur-8 Neskak A Oiartzun taldeak Intxaurdi C izango du aurkari; ordu berean, Haur-8 Neskak B Oiartzun taldeak Intxaurdi B hartuko du. 11:00etan, berriz, Haur Txiki Oiartzun taldeak Lengokoak taldea hartuko du. Eta 13:00etan, 1. Haurrak A Oiartzun taldeak Mariño hartuko du.

Arratsaldeko 16:30ean partida bat jokatuko da. Lehenengo Erregional Oiartzun taldeak Antigua Luberri izango du aurkari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate