Diario Vasco

Jon Galdos artistaren erakusketa, Garmendi txokolategian

Ane Narbarteren margolanak Txara kafetegian.
Ane Narbarteren margolanak Txara kafetegian. / GOIZARIN

Margolanak bildu ditu Jon Galdos, Jontxu, artista hondarribiarrak erakusketa honetarako, eta hilabete osoan zehar egongo da ikusgai Garmendi txokolategian. Naturarekin duen harreman zuzenetik eratorritako artelanak aurkeztu ditu Edurne Viñasen aretoan, margoarekin jolasean. Kolore biziak ilunekin nahastuz, eta formen aniztasunarekin frogatuz garatutako zortzi obra dira, tartean Aiako Harriaren irudia ikusten delarik.

Txara kafetegian, berriz, Ana Narbarte artista oiartzuarraren margolanen erakusketa ikusi ahal izango da urtarrilean zehar. Ergoien auzoko margolari gaztea ttikitatik hasi zen margotzen, erretratuak egiten. Batxilergo artistikoa Donostian egin zuen eta Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, gero. Artistak enkarguzko erretratuak oso gustura egiten ditu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate