Diario Vasco

Lintzirin biziberritzeko hitzarmenak sinatu ditu Udalak

Bozketa unean, azaroko udalbatzarrean.
Bozketa unean, azaroko udalbatzarrean. / GOIZARIN
  • Auzolanarentzako ordenantza sortu du

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Azaroko ohiko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean eta puntu guztiak aho batez onartu zituzten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek. Horien artean, EH Bilduk aurkeztutako bi mozio: bata, emakumeenganako indarkeriaren kontra eta bestea, Euskararen Egunari buruzkoa.

Udalbatzarrean, auzolana arautzeko ordenantzari hasierako onarpena eman zitzaion. Landa eremuan aspaldiko ohitura da auzolanarena eta Jexux Leonet alkateak ordenantza «garrantzitsua» izan daitekeela adierazi zuen, «auzolana babesteko».

Biziberritzeko hitzarmenak

Lintzirin eremuarekin lotura zuzena duten bi gai ere landu ziren, asteazkenean. Batetik, Ramon Vizcaino zegoen tokian jarduera industriala martxan jarriko duen Argitze-Eder SL enpresarekin Udalak hitzarmen bat sinatu du, bidearen konponketako finantzaketaren zati bat enpresak bere gain hartzea onartuz.

Leonetek Ramon Vizcaino zegoen tokian berriz jarduera industriala martxan jartzera doala eta, adierazi zuen «Lintzirin biziberritzea dugu helburu eta horren barruan dago inguruan dauden eraikin zaharretan jarduera iraunkorrak martxan jartzea. Gustura geratu gara inplantazio industriala lortu delako».

Oraintxe bertan Lintziringo barne-errepidea konpontzeko lanak martxan daude. Udalak eta Carrefourrek hitzarmena sinatu dute eta merkatalguneak lanen %25aren finantzaketa bere gain hartuko du. «Foru Aldunditik finantzaketa lortzen saiatu gara, baina ez dugu lortu», gaineratu zuen alkateak.

Horrez gain, Udal aurrekontuaren exekuzioa ere www.oiartzun.eus-en publiko dagoela jakinarazi zen udalbatzarrean.

Bilera abeltzainekin

Bihar goizean, herriko abeltzainekin batzarra egingo du Udalak, Larre Planaren baitan, urtean zehar egin diren lanen berri emateko eta aurrera begirakoak adosteko. Bilera udaletxean izango da, goizeko 11:30ean. Apirilean bildu ziren batzar irekian Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta herriko abel-tzainak, Larre Planaren nondik norakoen inguruan hitz egin eta egitekoak zehazteko. Bihar izango den bilera horren jarraipena egiteko izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate