Diario Vasco

Azaroko ohiko udalbatzarra, gaur iluntzeko 7etan hasita

Azaroko ohiko udalbatzarra izango da gaur iluntzean 19:00etan hasita. Guztira 15 gai aztertuko dituzte zinegotziek. Horien artean, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa; euskararen nazioarteko eguna dela eta, 'Zer egin dezaket nik euskararen alde' izeneko adierazpena; auzolana arau-tzeko udal ordenantzaren hasierako onarpena; LIN-3B eremua urbanizazio eta jarduera industriala ezar-tzeko baldintzak zehazteko Oiar-tzungo Udala eta Argitze-Eder SLren arteko hitzarmenaren onarpena; Lintzirin poligonoan zoladura eta dranaitzea konpontzeko proiektua finantzatzeko Oiartzungo Udala eta Carrefour Property Espala SLUren arteko hitzarmenaren berri ematea; Oarsoaldearekin lankidetza hitzarmen esparrua 2016ko Gestio Planerako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate