Diario Vasco

Festa giroan, Jexux Leonet alkateak piztu zuen aurtengo txondorra, Arditurrin

Giro polita bizi izan zen atzo Arditurrin.
Giro polita bizi izan zen atzo Arditurrin.

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Bosgarren urtez jarraian, Oiartzungo Jose Manuel Etxarte eta Joxe Billaluze ikazkinek Josetxo Arbelaitzen eta Jose Luis Arbelaitzen laguntzarekin txondorra eraiki dute Arditurriko Parketxean, Aiako Harriaren magalean. Atzo arratsaldean, Jexux Leonet alkateak piztu zuen festa giroan, bertsolariek eta txistulariek lagunduta.

Arratsaldeko 17:30ean piztu zen txondorra, baina festari hasiera 16:00etan eman zitzaion. Izan ere, kalejira egin zuten Arditurriko aparkalekutik Abaraxkako lagunak Haurtzaroko trikitilari gazteekin batera. Gero, propio prestaturiko talo tailerra izan zen haurrentzat eta hantxe ibili ziren gustura taloak eginez, garai batean egiten zen moduan.

Txondorra piztu aurretik, Iraitz Mateo, Jon Otegi eta Josu Ibarguren bertsolari gazteek egin zuten sarrera ekitaldia. Gero hartu zuen hitza Jexux Leonet alkateak eta ikazkinek egin eta egingo duten lana eskertuta hurrengo urtean Ataungo herriak hartuko duela txondorra pizteko ardura aurreratu zuen. Bertako alkatea, Asier Rodriguez, zeukan aldamenean Leonetek. Foru Aldundiko mendietako zuzendariak, Arantxa Ariztimuñok, hartu zuen hitza gero eta, besteak beste, mendietatik gizakiak atera duen aprobetxamendua azpimarratu zuen.

Etxarteren bertsoak

Oso une hunkigarria izan zen txondorra pizteko unea. Lartaungo txistularien doinuek lagunduta, aurten ere Jexux Leonet alkateak izan zuen ohore hori. Etxartek egur txikiak bota zituen lehendabizi eta segidan brasa bota zuen tximiniatik alkateak, eta berehala piztu zuen txondorra. Harren segidan, Arantxa Ariztimiñok eta Iosune Cousillas zinegotziak jarraitu zuten brasa bota-tzen.

Horren ondoren, urtero legez Jose Manuel Etxartek zortzi bertso kantatu zituen txondorraren gainean zegoela. Ez ziren nolanahiko bertsoak. Izan ere, duela hirurogeita bost bat urte, gutxi gorabehera, Fermin Perurena zenak, Txomin Perurena txirrindulariaren aitak, jarritakoak ziren bertso horiek. Garai hartan sozio zen Oiartzungo Jose Manuel Etxarteren aitarekin, Nikolasekin, eta biek txondorrak eginez ateratzen omen zuten bizimodua. Garai hartako lanbideari jarritako bertsoak ziren, hain zuzen ere.

Txondorra piztuta, abenduaren 17a bitartean txondorra ikustera bisitak egiteko aukera izango da. Aurtengo berrikuntzen artean, bertaraino txu-txu trenean joateko aukera aipatu daiteke. Abenduaren 4an, 6an, 8an eta 10ean, goizean zehar Pagoaldetik Arditurrira hiru joan-etorri egingo ditu, prezio berezian, meategiaren eta txondorraren bisitak ere barneratuz. Aurrez lekua erreserbatu beharra dago, hori bai. Pagoaldetik irteerak 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean izango dira. Arditurritik irteerak Pagoalderantz eguerdiko 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan izango dira.

Lau egun horietan, prezio bereziak izango dira: txu-txu trena, meategiaren oinarrizko bisita eta txondorra, 5 euro; txu-txu trena, meategiaren oinarrizko bisita eta txondorra, 3 euro; eta txu-txu trena, meategiaren sakoneko bisita eta txondorra, 7 euro.

Egur ikatza, abenduaren 17an

Abenduaren 17an, egur ikatza aterako tenorea izango da. Arratsaldeko 17:00etan, Arditurriko parketxean ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren eskutik eta jarraian, 18:00etan, Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsi eta ikazkinek egindako ikatza hartuko dute. Ateratzen den ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, ongietorrian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate