Diario Vasco

Auzotako beharrak jaso ditu Udalak aurrekontuak osatzeko

  • Parte hartu duten herritarren« jarrera eraikitzailea» baloratu du Udalak

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Udaleko Gobernu Taldeak azaroaren 7tik 16a bitartean, herriko zortzi auzoetan Udalaren 2016ko jardunaren balorazioa egin eta 2017ko aurrekontuen inguruko azalpenak eman ditu.

Auzo batzarretan parte hartu duten oiartzuar guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak: «bileretan jarrera egokia izan dutelako eta denen artean herria eraikitzeko eskaini duten prestutasunarengatik». Gobernu Taldeko kideek auzoetan «oso eroso eta errespetatuak» sentitu direla adierazi dute, «herritar guztiek izan dute oso jarrera eta tonu egokia euren iritziak, proposamenak eta kezkak adierazteko orduan».

Parte-hartzea, mantendu

Aurten, 110 herritarrek parte hartu dute auzo batzarretan. Kopurua aurreko urteetako antzekoa izan da. Hala ere, auzo batzuetako parte-hartzea askoz handiagoa izan da beste batzuetakoarekin alderatuta.

Parte-hartzaileek «oso jarrera eraikitzailea» izan dute. «Ideiak trukatzea, iritzi ezberdinak konpartitzea eta eztabaidatzea oso aberasgarria da». Udalak herritarrei bilerak baloratzeko aukera eman die: Bilerak ongi baloratu badituzte ere, herritarren parte-hartzea da okerren baloratu dena, «auzotarrei jende gutxik parte hartzen duela iruditzen zaie».

«Hutsune nabarmenena» gazteen artean (16-30 urte artekoak) sumatu du Gobernu Taldeak. Ondorioetako bat, «gazteak erakartzeko eta hauen parte-hartzea indartzeko planteamenduak» egin beharko dituela izan da.

2016ko lan eta egitasmoa

Oiartzungo Udaleko Gobernu Taldea legegintzaldiko ikuspegiarekin ari da lanean. Arrazoietako bat da «inbertsioetarako dagoen diru-kopuruak ez duela ahalbidetzen urtebetean nahi den guztia egitea».

Azken bi asteetan egindako auzo batzarretan, 2016an herrian egindako lanak azaldu eta baloratu ziren. Ildo nagusiak mantenu lanak (bidegorria; espaloiak; Lintziringo eremua; ur-hoditeriaren saneamendua; herri bideak...); Elorsoro kiroldegia; aparkalekuak; eta Lurbizi, etxebizitza eta Larre Plan egitasmoak izan dira.

2017ko lan-ildo nagusiak

Batzarretan atal mamitsua izan da 2017ari begira jartzea. Datorren urtean 16 milioi euroko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak (behin-behineko aurreikuspenak dira). Horietako 2 milioi euro bideratuko dira auzo batzarretan azaldu eta adostutako egitasmoetara.

Ildo orokorrak mantentzeko proposamena egin du Udalak, eta herritarrek begi onez ikusi dute. Honela, datorren urtean udal eraikinen (Madalensoroko mantenua, Arizmendi berritzeko proiektua eta Egia-Enearen lanketa); Lintziringo eremuaren hurrengo faseak; hoditeria eta argiteria berritzen segi; errepide eta espaloiak txukuntzea; eta poligonoen mantenua.

Etxebizitza, Lurbizi eta Larre Planaren egitasmoek jarraipena izango dute 2017an. Horiei, merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoa gehituko zaie datorren urtean.

Elkarbizitzaren oztopoak

Honez gain, auzo guztietan planteatu dituzte herritarrek herriko elkarbizitza oztopatzen duten zenbait gairekiko kezkak. Batez ere txakur-kakak eta trafikoko ohitura txarrak (aparkalekuak ez errespetatzea eta abiadura handian gidatzea) izan dira aipatu direnak eta Udalari neurriak hartzeko eskatu dizkiote herritarrek. Hori dela eta, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die trafiko eta elkarbizitzako arauak errespetatzea herritarron segurtasuna bermatzeko eta herri-bizitza egokiaren alde garrantzitsua direla, eta gai horiei arreta jartzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate