Diario Vasco

Denboraldiko alebinen teknifikazioa

Oarsoaldea igeri elkarteko 5 gazteak.
Oarsoaldea igeri elkarteko 5 gazteak. / GOIZARIN

Bihar goizeko 9:30etik eguerdiko 13:15era, 2016-2017 denboraldiko alebinen lehenengo teknifikazioa ospatuko da Donostian, Paco Yoldi igerilekuan. Bertara, Oarsoaldea Igeri Elkarteko 5 igerilari izan dira deituak: Leire Arozena, Lucia Cemborain, Jorge Ortega, June Cia eta Elene Perez.

Teknifikaziora deitua izateko, denboraldiko lehenengo txapelketetako emaitzak hartu dira kontutan, eta emaitza horiekin, alebin kategoriako urte bakoitzeko Gipuzkoako lehenengo 10 igerilariak izan dira deituak.

2004. urtean jaiotako nesken artean Leire eta Lucia daude, 2004ko mutilen artean, berriz, Jorge dago eta 2005eko nesken artean, June eta Elene.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate