Diario Vasco

Arditurriko txondorra piztuko da datorren larunbat arratsaldean

Txondorra.
Txondorra. / GOIZARIN

Datorren larunbatean, hilak 26, txondorra piztuko da Arditurrin, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Garai bateko ikazkinen lana berreskuratu eta ezagutzera emateko saioa izango da aurtengoa ere.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, kalejira eta talo tailerra izango dira haurrentzat, Abaraxka ludotekaren laguntzarekin. Gero, 17:00etan, bertsolari eta txistularien laguntzarekin piztuko da txondorra.

Abenduaren 17a arte ariko dira ikazkinak bertan lanean. Tarte horretan, txondorraren inguruan argazki erakusketa eta bideo emanaldiak ere izango dira interpretazio zentroan. Bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, aurrez erreserbatuta (943495069 edo 943499421 telefonoetara deituta).

Abenduaren 4, 6, 8 eta 10ean eskaintza bereziak egingo dira txu-txu trena, txondorra eta meategiak bisitatzeko; hori ere, aldez aurretik erreserbatuta.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate