Diario Vasco

Herriko ttiki eta gaztetxoentzat saioa gaur Soinuenean

Gaur arratsaldeko 17:00etan, herriko ttiki eta gaztetxoek hitzordua dute Soinuenean, Ergoien auzoan. Hantxe elkartuko dira eta kanaberekin soinu-tresnak sortuko dituzte. Lan luzearen azken emaitza izango da gaurkoa, hortaz. Izan ere, urte hasieran, urtarrilean, kanaberak biltzeari ekin zioten herriko haur eta gaztetxoek. Gero, lehortzen utzi ondoren, mar-txoan, zuritzen eta mozten aritu ziren. Haurrei zuzendua dagoen tailerra bada ere, zenbait erreminta erabiltzeko «komeni da haien arduradunek (gurasoak...) ere parte hartzea», nabarmendu dute antolatzaileek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate