Diario Vasco

Herriko bederatzi eremutan argiteria aldatu du Udalak

Efizientzia energetikoa lortzeko, herriko bederatzi eremutan farolen argiak aldatu ditu aurten Udalak. Guztira, 287 farolatako argia aldatu da. Lan hauek egiteko, 60.000 euroko inbertsioa egin du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 10.000 euroko laguntza eman dio Udalari. Datorren astelehenean hasiko dira udal langileak azkeneko eremuko aldaketak egiten: Ugaldetxoko Igerobi bidean. Azken aste honetan, Karrikan eta Kontzejupe plazan egin dira argiteria aldaketak.

Urtean zehar, Iturriozko Ozentzio kalean; Elizaldeko Euskal Herria plazan, Kaskazuri plazan, Elorrondo kalean eta Doneztebe plazan; eta Arraguako Makarraztegi poligonoan ere egin dira aldaketak.

Argiteriako berrikuntzekin, Udalak «energian eta ekonomian aurreztea lortuko du. 99 tona CO2 eta 11 tona petrolio gutxiago isuriko ditugu oiartzuarrok eta 9.000 euro gutxiago ordaindu beharko dugu urtean argindarrarengatik», argitu du Jexux Leonet alkateak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate