Diario Vasco

Artikutza familian ezagutzeko ibilaldi gidatua egongo da bihar

Artikutza Naturak ibilaldi gidatuak antolatzen jarraitzen du paraje eder horretan dauden sekretuak ezagutzen joateko. Irailaren 18an hasi ziren egitasmoarekin eta igande honetan, hilak 20, egingo dute laugarren ibilaldia, 'Urdallue, basoa eta ura' izeneko proposamena hain zuzen.

Ibilaldi gidatua gaztelaniaz izango da eta Urdallueko errekatik gora hasiko dute, pagadi zaharretan murgilduta eta hariztiak zeharkatuz. Otaneko pistan bukatzen da aldapa eta bertatik, berriz, basora sartuko dira. Errekastoak gurutzatu eta egurrezko zubia zeharkatuta, Urdallueko baserri-burdinolaren aurrietara helduko dira mendizaleak. Zentral zaharra hornitzen zuen antzinako ubide baten ondotik jarraituz, abiapuntura helduko dira basotik jaitsita. Ibilaldiak 8 km-ko luzera izango du eta 250m-ko desnibela.

Bisita 09:15etik 13:30era izango da. Exkaxeko guarda etxeko aparkalekuan jarri dute hitzordua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate