Diario Vasco

Argazki masiboa Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira

  • Orratx! antzerki taldeak bihar eskaini behar zuen 'Valium bada' antzezlana bertan behera gelditu da

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko argazki masiboa egingo da bihar arratsaldeko 18:00etan, Hipatia lorategian. Ekitaldi horrekin emango zaio hasiera aurtengo Emakumeen indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako egitarauari.

Bestalde, datorren astelehenetik igandera bitarte, herriko ikasleek egindako lanen erakusketa zabalduko da udaletxeko areto nagusian. Eta asteazkenean, hilak 23, 'Indarkeria matxista sare sozialen bitartez' izeneko hitzaldia izango da 15 urtetik gorako gazteentzat, Manuel Lekuona bibliotekan. Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Azkenik, datorren ostiralean, hilak 25, zineforum saioa izango da. 'La teta asustada' ikusteko parada izango da udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan. Gero, elkarretaratzea hasiko da Doneztebe plazan, ilunabarreko 19:30ean.

Bestalde, Herriko feministen asanbladako kideek jakinarazi dutenez, bihar arratsaldean Orratx! antzerki taldeak eskaini behar zuen 'Valium bada' antzezlana bertan behera gelditu da momentuz, taldeko kide bat gaixorik dago eta. Bide batez, antzerki emanaldi hori aurrerago taularatuko dela adierazi dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate