Diario Vasco

Hiru urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra egingo da

Oiartzungo Gizarte-Ongizate sailak antolatuta, 0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra egingo da. Datorren astean, hilak 22 asteartea, jarri dute hitzordua udal areto nagusian, arratsaldeko 17:15ean hasita. «Umeen heziketan sortzen diren zalantzak partekatzeko eta argibide batzuk eskaintzeko asmoz antolatu dugu tailerra», argitu du Domi Azpiroz zinegotziak.

Haur baten jaiotzak eragiten dituen aldaketei egokitzea ez dela beti erraza izaten kontuan hartuta, gurasoek mugak eta arauen inguruan izaten dituzten zalantzak eta bizitzen dituzten egoerak elkarren artean partekatzeko aukera izango dute, hortaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate