Diario Vasco
Arbaras, Ekiza, Lekuona eta Lopez de Etxezarreta.
Arbaras, Ekiza, Lekuona eta Lopez de Etxezarreta. / GOIZARIN

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, konpromisoak berretsi dira

  • Hilaren 25aren harira herrietan antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eskualdeko lau Udalek

Muebles con estilo para tu hogar

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Calidad y diseño en ropa de hogar

Hasta 70%

Moda casual para hombre y niño

Hasta 70%

Diseño y calidad al mejor precio

Hasta 80%

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre, mujer e infantil

Hasta 90%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Textil hogar de diseño y calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Marcas deportivas en relojes de pulsera

Hasta 70%

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Chaquetas de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calidad y diseño en tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda y complementos para hombre

Hasta 70%

¡Todas las botas a 21.00€! ¡No te lo pierdas!

Hasta 70%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes con estilo para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Chaquetas y abrigos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de original diseño para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡¡Todos a 49€!!

Hasta 70%

Moda urbana para hombre

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

1960ko azaroaren 25ean erail zituen Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako Leonidas Trujillo diktadoreak. Gertakari hori gogoan, hilaren 25a Emakumeen kontrako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da 1999az geroztik. Eguna hurbiltzen ari den honetan, «Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalok batu egin gara, gure herrietan ere emakumeentzako biolentziarik gabeko espazioak eta bizitzak nahi ditugula aldarrikatzeko. Gizon-emakumeen arteko parekidetasun erreala izango duen gizartea lortzeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu gaur ere», adierazi zuten Oarsoaldeko udal ordezkariek atzoko agerraldian.

«Eskualdeko Udalok zenbait konpromiso gure eginak ditugu indarkeria matxistaren kontra: gure eskumenen arloan politika aktibo, oso eta koordinatuak garatzea berdintasunaren eta tratu onaren alde; erakundeen arteko koordinazio mahaiak eta protokoloak sortzea; indarkeria matxista jasan duten emakumeei zerbitzua ematea eskatzen dutenean eta emakumeen ahaldun-tzean oinarrituta eta abar», gaineratu zuten.

Autolaguntza tailerra

Bide horretan hartutako konpromisoetako bat da eskualde mailako autolaguntza tailerra. Aurten ere martxan dago biolentzia matxista jasan duten edo jasaten duten emakumeentzako laguntza programa. Asteazkenero, Errenteriako Merkatuzarren, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, «norberak bere errealitate eta indarren arabera, erabakiak hartzen ahalduntzeko saioak izaten dira. Autolaguntza tailerrera joateko haurtzaindegi zerbitzua behar duten emakumeei laguntza hori ere eskaintzen diegu udalok», argitu zuten. Udal ordezkariek jakinarazi zuten «indarkeria matxista jasaten duten emakumeei babesa eskaintzea oso garrantzitsua da. Baina hori bezain garrantzitsua da prebentzioa lantzea. Horregatik, gure eskualdeko gazteenekin tratu ona lantzeko ekin-tzak ere antolatu ditugu».

Bide batez, udal ordezkariek eskualdeko mugimendu feministak lau herrietan antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera gonbidatu luzatu zieten herritarrei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate