Borrar
Javier Eskudero, 121 dortsalarekin, eta Agurtzane Zubizarreta.
Agurtzane Zubizarreta eta Javi Eskudero Oiartzungo bizkorrenak Behobia-Donostian

Agurtzane Zubizarreta eta Javi Eskudero Oiartzungo bizkorrenak Behobia-Donostian

Korrikalarien festaren amaierara, Donostiara, 98 oiartzuar iritsi dira, iaz baino 11 gutxiago

GOIZARIN

Martes, 15 de noviembre 2016, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den igandean izan zen Behobia-Donostia lasterketaren 52. edizioa. Oiartzundik herritar asko animatu zen parte hartzera, eta lehen sailkatuak, gizonezkoetan, Javi Eskudero Ibarra eta emakumezkoetan, Agurtzane Zubizarreta Gerendiain izan ziren. Eskuderok 1:12:51eko denbora egin zuen eta Zubizarretak 1:33:40 behar izan zituen lasterketa amaitzeko.

Emakumeetan lehen hiru oiar-tzuarrak hauexek izan ziren: Agur-tzane Zubizarreta, Ana Garcia eta Onintza Mitxelena. Gizonetan, berriz, Javi Eskudero, Martxel Bereau eta Aritz Urdampilleta.

Agurtzane Zubizarretarentzat zortzigarren Behobia-Donostia izan zen igandekoa. «Oso pozik nago egindako denborarekin. Astean hiru aldiz ateratzen naiz entrenatzera eta oso gustukoa dut lasterketa hau, oso herrikoia baita», dio pozik Zubizarretak. Urtean zehar antolatzen diren beste lasterketak ere oso gustukoak ditu oiartzuarrak. «Nire aurreneko lasterketa Donostiako Lilatona izan zen, 1994an korritu nuen. Geroztik urtero parte har- tzen dut», gaineratu du.

Herriko emakumeak

Herri mailako lasterketetan ere askotan ikusten zaio Zubizarretari korrika. «Intxixu trail mendi lasterketan ere oso gogotsu parte hartu dut, hiru txandetan», azpimarratu du. Era berean, Ugaldetxoko festetan antolatzen den krosean ere ez du inoiz huts egiten. «Neska gehiago ikusi behar dira korrika», dio irribarretsu. «Edonork egin lezake eta hemendik animatu nahi ditut herriko emakumeak horrelako lasterketetan parte hartzera», adierazi du. Mendia ere oso gustuko du Zubizarretak eta negua iritsi orduko eskiak hartu eta Pirinioetan ibiliko da, hango parajeetan gozatzen.

Javier Eskuderok, berriz, hamabosgarren Behobia-Donostia zuen igandekoa. «Oso ongi bukatu nuen. Udan, bi hilabetez min hartuta egon naiz eta igandean 1:12-1:13 denbora egin nahi nuen eta hortxe-hortxe ibili naiz», dio pozik. 1986an hasi zen lehen aldiz lasterketa herrikoian parte hartzen eta geroztik, lesioek ez badute baztertzen, beti dago irteera puntuan. «Orain indarrak berritu bezain agudo, abenduaren 18an Oiartzunen izango den lasterketa prestatzen jarraituko dut», nabarmendu du Eskuderok.

Bidegorri taldeko kidea, bospasei egunetan entrenatzen du Eskuderok. «Duela 15 bat urte sortu genuen taldea eta goizeko 06:00etan irteten ginen korri egitera», adierazi du. «Hogeita bost lagun izango gara taldean», gaineratu du. Maratoiak ere korri izan ditu Eskuderok. «Denera zazpi maratoi korritzera animatu naiz, nahiz eta hirutan bukatu dudan». Argi dago, gustukoa duela korri egitea oiartzuarrak. Egun, Haur-tzaro Atletismo taldeko kidea da, beteranoen kategorian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios