Diario Vasco

Helduentzako euskarazko Irakurketa Taldeak asteartean du hitzordua

  • Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuaren inguruan hitz egingo dute taldekideek arratseko 20:00etan

Helduentzako euskarazko Irakurketa Taldea datorren asteartean, hilak 15, elkartuko da, Manuel Lekuona bibliotekan. Goiatz Labandibar idazleak dinamizatzen duen taldea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburua irakurrita joango da eta haren inguruan hitz egingo dute taldekideek arratseko 20:00etan.

Euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin hizketatzeko, gozatzeko sortu zen duela bi urte Irakurketa Taldea, Oiar-tzunen.

Hurrengo zitak

Hauxe da hurrengo hilabeteetako irakurketa plana: abenduak 13, '12etan bermuta' (Jasone Osoro); urtarrilak 17, 'Kearen fiordoa' (Iñaki Petxarroman); otsailak 14, 'Gizon gogorraren sekretua' (Xabier eta Martin Etxeberria); martxoak 21, 'Gaueko zaintzailea' (Julen Belamuno); apirilak 25, 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Joxemari Iturralde); maiatzak 23, 'Hormako paper horia' (Charlotte Perkins Gilman). Ekainean ere izango da hitzordurik baina oraindik aukeratu gabe dauka taldeak.

Euskaraz irakurri nahi duen edonorentzako irekita dago bilera eta Irakurketa Taldean parte hartzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate