Diario Vasco

Euskararen Arnasgune tailerra, gaur goizean

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta, Euskararen Arnasguneei buruzko tailerra izango da gaur goizeko 10:00etatik 13:30era, Haurtzaro Ikastolako jantokian,

UEMAko teknikariek dinamizatutako saioan, Oiartzungo joera linguistikoei buruzko hausnarketa egitea izango da helburu. Era berean, hizkuntzaren erabileran eragin duten faktoreak aztertzea izango da bigarren jomuga, etorkizunera begira jar-tzeko.

Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzen den edonoren moduko tailerra izango da. Hortaz, herritar guztiei zabalik dago tailerra: herriko eragileak, gurasoak, norbanako interesdunak, ostalariak, gazteak, enpresariak, ikasleak... Hortaz, gaiarekiko kezka duten guztiak, baita Oiar-tzunen euskararekin arazorik ez dagoela pentsatzen duten horiek, gonbidatu nahi dituzte Udalak eta Ttur-tturrek saiora. «Oiar-tzun herri euskalduna izatea nahi badugu, denon ahalegina beharko da», nabarmendu dute antolatzaileek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate