Borrar
Kainaberak zuritzen eta mozten Soinuenean.
'Abaraxka ibiltaria' herriko haur  eta gaztetxoentzat, gaurtik hasita

'Abaraxka ibiltaria' herriko haur eta gaztetxoentzat, gaurtik hasita

Lehendabiziko saioa arratsaldeko 16:30ean izango da ludotekan bertan eta, besteak beste, ipuin eta jostailuak ezagutuko dituzte

GOIZARIN

Sábado, 12 de noviembre 2016, 01:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abaraxka ludotekak haurrentzako asteburuetako aisialdi eskaintza ere martxan jarri du: 'Abaraxka Ibiltaria'. Saioak arratsaldez izango dira, dinamizatzaileekin. Abaraxka Ibiltarian parte hartzeko ez da izenik eman beharko.

Lehendabiziko saioa gaur izango da, hilak 12. Arratsaldeko 16:30ean jarri dute hitzordua ludotekan bertan. Besteak beste, ipuin eta jostailuak ezagutuko dituzte.

Kainaberekin soinu-tresnak

Bigarrena, berriz, datorren larunbatean izango da, hilak 19. Soinuenean, Ergoien auzoan, elkartuko dira eta kainaberekin soinu-tresnak sortuko dituzte. Lan luzearen azken emaitza izango da, hortaz. Izan ere, urte hasieran, urtarrilean, kainaberak biltzeari ekin zioten herriko haur eta gaztetxoek. Gero, lehortzen utzi ondoren, martxoan, zuritzen eta mozten aritu ziren. Hortaz, iritsi da une magikoa, soinu-tresnak sortzea alajaina!

Eta azaroari dagokion azken saioa 26an izango da, Arditurrin. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Aiako Harriaren magalean izango dira taloak prestatzen. Izan ere, arratsalde horretan ekingo zaio txondorraren piztuerari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios