Diario Vasco

'Motxian Eby 2016' esketx lehiaketa abian, 12-16 urte bitarteko gazteentzat

Oarsoaldea eta Buruntzaldeko eskualdeek antolatuta, 12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko esketx onena sarituko da, «Motxian Eby 2016» esketx lehiaketaren bidez. Bakarka nahiz taldeka parte har daiteke, mugarik gabe. Gaia librea da. Nolanahi ere, antolatzaileek nahiko lukete bideoak parodiak izatea, umorez beteak.

Aurkeztu beharreko lanak gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko du (50 eta 70 segundo artekoak). Era berean, lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute, nahitaez. Hori bai, esketxak edozein gailuren bidez egin ahal izango dira: sakeleko telefonoa, bideo kamera, tableta, argazki kamera... Edizio lana egin ala ez, aukeran egongo da.

Hori bai, bideo grabazioek originalak izan beharko dute eta beste lehiaketa batera aurkeztu gabeak. Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons-ekoa edo euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izan beharko du.

Esketxak aurkezteko epea hilaren 18a arte zabalik dago. Lanak emailez edo Whatsapp bidez bidali daitezke (608 170 384 zenbakira). Wetransfer edo Dropbox zerbitzuak erabiltzea gomendatu dute. Esketxak bidaltzerakoan, beti, esketxaren izenburua eta herria adierazi behar dira.

Sariak potoloak dira, 300 eta 200 eurokoak hain zuzen. Era berean,

herri bakoitzeko esketx onenak 50 euroko aipamen saria jasoko du, Interneteko bozketan oinarrituta.

Esketxak ikusgai egongo dira motxianeby.eus webgunean eta handik bozkatu ahal izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate