Diario Vasco

Korrikalari oiartzuarrik ez da faltako Behobia-Donostia lasterketan

Datorren igandean oiartzuarrek ez diote hutsik egingo zenbait lasterketa herrikoietan «bereziena» modura defini-tzen duten Behobia-Donostia lasterketari. Oiartzundik iaz 109 korrikalarik amaitu zuten lasterketa eta aurten ere beste hainbeste animatuko dira parte hartzera.

Horren seinale azkeneko hilabeteetan Arditurri Bidegorrian entrenatzen dabilen kirolari kopurua. Horien artean, gainera, gero eta emakume gehiago ikusten da korri egiten. Izan ere, aipagarria da gaur egun emakumeen parte hartzeak gora egin duela, baita Oiartzunen ere.

Oiartzunen urtez urte gero eta indar handiagoa du korri egiteak. Herrian urtean zehar antolatzen diren lasterketa kopurua da horren seinale.

Urtearen amaieran elkartasun lasterketa antolatzen da, preso eta iheslarien alde; ekainean Intxixu Duatloia Ergoien auzoan, xanistebanetan Herri Krosa, irailean krosa Ugaldetxon eta aurten lehendabiziko partez Urkabe I. igoera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate