Diario Vasco
Oiartzungo paraje sekretuak ezagutzeko parada Haurtzaro Mendi Taldearekin.
Oiartzungo paraje sekretuak ezagutzeko parada Haurtzaro Mendi Taldearekin. / GOIZARIN

Haurtzaro Mendi Taldeak lehenengo irteera egingo du hilaren 20an

  • Ikasturte osoko egitarau oparoa prest dauka guraso taldeak, sei proposamen ezberdinekin

Ikasturte berriari hasiera emanez, haurtzaro mendi Taldeak aurkeztu du ikasturte honetarako proposamen oparoa. Denera sei ibilaldi egingo dituzte ikastolako mendizaleek, azaroaren 20an hasita.Oiartzungo parajeak ezagutzen ibiliko dira, hortaz, azaroan. Mendi buelta egin onodren, Negu jaia ospatuko dute, beraz egun osoko irteera izango da. Goizean menditik barrena ibili ondoren, gero herriko elkarte batean bilduko dira eta mahaiaren bueltan kontu-kontari ibiliko dira goizean gozatutako ibilaldiaz besteak beste.

Bigarren irteera urtarrilean egingo dute Haurtzarokoek, asteburua aprobetxatuz. Eskiatzera joango dira, urtero legez. Ilbeltzaren 21 eta 22an iraupen eskiko ikastaroa egingo dute ikastolako ikasle eta gurasoek, Somport inguruan (Aragoiko Aspe bailaran). Handik gertu hartuko dute ostatu, Candanchuko aterpe batean.

Hirugarren txangoa otsailean egingo dute, otsailaren 26ean. Gertuko mendiak ezagutuko dituzte orduan. Etxeko bazterrak ere asko politak izakin, Oiartzungo txokoren bat bisitatuko dute.

Eta udaberriarekin batera, aste bukaerako irteera izango da laugarrena. Beintza-Labaien ingurua ezagutuko dute martxoaren 25 eta 26an Haurtzaroko mendizaleek. Paraje hau Nafarroa Garaiko iparraldean kokaturik dago, Malerreka eskualdean. Iruñeko merindadean dago.

Maiatzaren 7an izango da bosgarren irteera, Bidarrai aldera. Iparraldean kokaturik dagoen herri horretan ikasleek hainbeste estimatzen duten rafting jaitsiera egingo dute, Errobi ibaian barrena. Ordu eta erdiko jaitsieran, primerako esperien-tzia izaten da animatzen diren partaideentzat.

Ginkana mundiala, ekainean

Eta ikasturtea amaierarako geratzen da esperientziarik ederrena: Ikastolaren eguneko ginkana mundiala. Arrakasta handien duen proposamena (250 ikaslek parte har-tzen dute urtero) oso estimatua izaten da. Guraso talde bikaina aritzen da dena prestatzen eta ikasleek ederki gozatzen dute. Tirolina, Oiar-tzun ibaiaren jaitsiera (Altzibar-Iturriotz bitarteko tartea), bizikletan txangoa, fitxen karrera, zaku-karrera, txikorta jokoa... Aukera gaitza izaten dute lagunartean primeran pasatzeko.

Aspaldikoa dugu Haurtzaro ikastolako Mendi Taldea. 1994-95 ikasturtean egin zituen lehen urratsak, asteburuetan guraso eta ikasleei mendi bueltarako aukerak zabaltzeko asmoz. Urtero garaian garaiko ibilaldiak antolatzen dituzte guraso dinamiko eta mendizale hauek. Hogeita bi urte, hortaz, Ikastolako ikasle nahiz gurasoei paraje ederrak ezagutzeko aukera eskain-tzen. Mendizale eta naturazale oiar-tzuarrak badu hemendik aurrera ere noiz zer aukeratua, tarteka birikak, begiak eta gogoa lasaitzeko eta gozatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate