Diario Vasco

'Cooperación' izeneko liburua argitaratu berri du Jose Luis Paulin sendagileak

Jose Luis Pausin sendagilea Oiartzungo plaza batean paseatzen.
Jose Luis Pausin sendagilea Oiartzungo plaza batean paseatzen.
  • Liburuaren salmentatik jasotako irabazi guztiak '%100 Mundubat' Saharako osasun proiektura bideratuko ditu

Oiartzunen bizi den Jose Luis Paulin Seijas sendagileak lankidetzari buruzko liburu bat argitaratu berri du, Bellaterra argitaletxean. 'Cooperación 'Verdades, mentiras, y vivencias de una ¿utopía?' izenburupean, lankidetzaren mundua zabaltzea izan da egilearen helburua, hain zuzen ere.

«Denok zerbait egin dezakegula uste dut eta horren atzetik gizartean dauden lankidetzari buruzko zalantzei edota iritziei erantzuten saiatu naiz liburuan», argitu du Paulinek. Besteak beste, lankidetzaren bidean orain arte egindako hausnarketak eta izandako bizipenak jaso ditu Oiartzungo sendagileak.

'%100 Mundubat' proiektura

Liburuaren salmentatik jasotako irabazi guztiak '%100 Mundubat' Saharako osasun proiektura bideratuko ditu Paulinek. Hortaz, egilearen iritziz hurrengo Gabonetan liburua erosita «elkartasuna oparitzeko aukera polita izango litzateke».

Interesatuek honako liburu dendetan topatuko du argitalpen berria: Oiartzungo Urrats liburu-dendan; Donostian, Hontza, Fnac, Lagun eta Donosti liburu-dendetan; eta Gipuzkoako Elkar liburu-denda guztietan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate